miércoles, 20 de diciembre de 2017

martes, 28 de noviembre de 2017

AURTENGO AURKEZPENA

martes, 21 de noviembre de 2017

Ideia on bat


lunes, 13 de noviembre de 2017

2. lana


domingo, 29 de octubre de 2017

1. lana


miércoles, 18 de octubre de 2017

jueves, 15 de junio de 2017

Plenoa

(Mondraberrin argitaratua)

Arrasateko gazteak izan dira osoko bilkuraren protagonistak [Bideoa] 

Klima aldaketaren proiektua egin duten 6-18 urte bitarteko ikasleek, Arrasateko Udalaren aurrean aurkeztu dituzte gaur proiektuan ateratako konklusioak, proposamenak eta konpromisoak. Udalak bere aldetik, egindako lana "aztertzeko eta beharrezko konponbideak aurkitzeko" konpromisoa hartu du.


Testua eta argazkiak: Marijo Simón. 2017ko ekainak 6, asteartea. 

 Bestalde, gaurko bilkuran Makatzena auzoko autobus geltoki berria, udal zorren ordainketa atzeratzearen eta zatikatzearen buruzko ordenantza, eta bake epaitegiko epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamenak adostu dituzte.

Irabazi, Baleike eta EH Bildu udal taldeek LGTBI Plus harrotasunaren egunaren inguruko mozioa aurkeztu dute. Ekainaren 28an LGTBI Plus harrotasunaren eguna ospatzen dela eta, kolektibo honen eskubideak babesteko mozioa da gaur aurkeztutako alegia. Mozioa ez da aurrera atera, izan ere EAJk mozioaren kontra bozkatu du, "gai hauek tratatzeko komisio bereziak daudela" argudiatuz 

  
Osoko bilkuraren bukaeran, Saleh Salek Saharaldeba elkarteko lehendakariak protagonismoa hartu du. Salek-ek errefuxiatu guneetan izandako laguntza humanitarioan murrizketa salatu du. Ekintzaileak azaldu duenez, momentu honetan %50ekoa da Sahariarren kanpalekuetan jasotzen den laguntza eta testuinguru horretan, Arrasateko Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Europar Batasunari larrialdiko laguntza eskatuko dio. Halere, kolektiboaren asmoa errefuxiatuen aferari "behin betiko irtenbidea" aurkitzea da, Salek berak azaldu duenez
.

 Nabarmentzekoa da ere herritar batek mugikortasunarekin eta aparkalekuarekin dagoen arazoa gaurko plenoan aurkeztu izana eta horreri erantzuten, Udalak "mugikortasun estrategikorako plana martxan dagoela" azaldu du. Aurkeztutako konponbideen artean, erdigunean OTA jartzea edota Monterron aurrekaldeko solairuan lurpeko parking bat egitea egongo litzateke.

lunes, 1 de mayo de 2017

Gure GUTUNA

Kaixo lagun,
Arrasate BHI-ko ikasleak gara eta aurten palma olioaren erabilerak dakartzan ondorioak aztertu ditugu eta ondoren, blogera palma olioari buruzko  aurkezpen bat igo dugu.WP_20170406_004.jpg
Bestalde, eskola Confint-a antolatu dugu agenda 21eko ordezkariekin batera eta bertan, Karmelek bidalitako erantzuna      erakutsi diegu.WP_20170406_015.jpg
Dokumentu horretan, palma olioa zeramaten produktuak aztertu ditugu. Horren ostean, joko bat antolatu dugu. Jokoan, palma olioa daramaten eta ez daramaten produktuak sailkatu behar izan ditugu. Bukatzeko lelo lehiaketa bat antolatu dugu.

WP_20170406_026.jpg




Hainbat lelo sortu ditugu eta, boskatu ondoren lelo irabazlea aukeratu da:

Natura denon ama, zaintzeak badu bere xarma, alde batera palma

Eskolako CONFINTa

jueves, 6 de abril de 2017

viernes, 24 de febrero de 2017