Etiquetas
IRAES 21
(40)
albisteak
(23)
bioaniztasuna
(19)
kontsumoa
(11)
ura
(10)
ekitatea
(8)
elikadura
(7)
uhinak
(7)
natur
(6)
klima aldaketa
(5)
plastikoak
(5)
Eskolako CONFINT
(4)
hondakinak
(4)
publizitatea
(4)
Ingurumen tailerra
(3)
energia
(3)
bizitzek herria
(2)
Nekazal kultura
(1)
lunes, 30 de mayo de 2011
jueves, 19 de mayo de 2011
martes, 10 de mayo de 2011
Ikasleak udaletxeko plenoan
Zarata eta uhin elektromagnetikoen aurrean zer egin daitekeen proposatu diote 2.779 ikaslek udalbatzari
2011-05-05 18:14:05 Jokin Bereziartua
Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan Arrasateko ikastetxe guztietako –Arizmendi, Arrasate Institutua eta Arrasate Herri eskola– 6 eta 18 urte arteko ikasleek 2010-2011 ikasturtean egindako proiektua aurkeztu diote udalbatzari. 2.779 ikaslek hartu dute esku proiektuan. Ikasle, irakasle eta gurasoz bete den pleno aretoan zarata eta uhin elektromagnetikoek eragin ditzaketen kalteen aurrean zenbait neurri proposatu diote osokoari.
Egindako ikerketaren ondorioei dagokienez, neska-mutikoek –ikasle ezberdinek bozeramaile lanak egin dituzte– adierazi dute arrasatearrek uste dutela, oro har, zarataz inguratuta bizi direla: "Lekuaren, egunaren eta orduaren arabera izaten da. Jende askorentzat zaratatsuenak erdialdea, lantegiak eta errepideak dira. Baina, orokorrean, ohituta gaude" esan du Gazteluondoko Izar Ruiz de Austrik. Bestalde, uhin elektromagnetikoen gainean, ikasleek aditzera eman dute herritarrek "oso gutxi" dakitela, adibidez, wi-fi sistemak osasunean sor ditzakeen kalteei buruz.
Udalbatza osoak, talde bakoitzeko zinegotzi banak –EAJ ezik, ez delako zinegotzirik agertu– bere adierazpenak egin ostean, ikasle eta irakasleak zoriondu ditu egindako lanagatik: "Oso ondo dago guretzako nahiko arrotza den gaiaren gainean, hau da, zarata eta uhin elektromagnetikoen gainean, ikasleak gazte-gaztetatik kontzientziatzea, hori oso positiboa da", adierazi du Ino Galparsoro alkateak.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)