viernes, 3 de junio de 2016

Herriko Plenoa

Gure eskoletako haurrek Udal plenoan aurkeztu dute aurtengo Agenda 21a

Arrasate Herri Eskolako, Institutuko eta Arizmendi Ikastolako 6 eta 18 urte bitarteko ikasleek landu duten proiektuak, Arrasatek jasangarritasunaren bidean aurrera egin ahal izatea du helburu

Testua eta Argazkiak: Jokin Etxebarria;


Duela 13 ikasturte hasi ziren lantzen herriko ikastetxe guztiak batuta, herriko jasangarritasunean pentsatuz,Agenda 21 proiektua. Ekintza honekin herriko hainbat arazo, gai, ideia… proposatzen dira udalbatzarrean, gure herriko politikariek ideiak hartu ditzaten aurrera begira nondik nora jo jakiteko bide horretan. 

Gaur aurkeztu dute 2015-16 ikasturteari dagokion proiektua. Bertan hainbat gai landu dituzte, besteak beste: herri barruko mugikortasuna, herriko parke eta plazen egoera eta hauek nola hobetu edota herriko hainbat lekutarako irisgarritasun zailtasunak. Ikasturtean zehar hainbat inkesta burutu dituzte herritarren artean haurrek, baita azterketa batzuk egin lekuak bisitatzera joanez eta hainbat ideia eta eskaera egin dituzte gaurko Udal plenoan: eskola inguruak seguruagoak egitea, elbarriendako egokituriko ziburuak jartzea jolas parkeetan, hainbat plaza eta kaletan kotxeen sarrera mugatzea edota gazteentzako lokal gehiago jartzea adibidez.

Zinegotzi gehienek oso adi jarraitu dituzte haurren konklusio, proposamen eta konpromisoak. Askok boligrafo gorriz apuntatu dituzte ideia batzuk eta eskertu egin dute guztiek ere herriko haurrek Agenda 21arekin egindako lan itzela.


Informazio iturria: Mondraberri