2015. urteko negua, otsailaren 21a, zuhaitz eguna Arrasaten, eta gure seme-alabentzat beste 60 arbolapeta berri landatzeko aukera daukagu.
Udalak 3 hektareako lursail bat erosi du San Balerio inguruan, Meatzerreka auzoan, eta garai bateko pinudiaren ordez, zuhaitz autoktonoak landatuko ditugu. Lehenengo hitzordua otsailaren 21ean izango da, eta 60 gaztainondo eta intxaurrondo landatuko dira. Animatu eta parte hartu.
Gogoan izan egun horretan bertan, Arrasateko baserriko produktuen hileko azokarekin batera, zuhaitz feria ere antolatuko dugula eta zuhaitz-landare aukera handia izango dela.
Mezu honekin batera bidaltzen dizuet zuhaitz feriaren eta egunaren gaineko informazioa.
Oharra! San Balerio inguruan ez dago wifirik, internetik eta estaldurarik, beraz, utzi etxean tresna elektroniko guztiak eta disfrutatu naturaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario