Ikastetxe gutxik hartu dugula parte konturatu gara, eta parte hartu dugun gehienok eskola behartsuak hartu ditugu gure lana egiteko, gurekin desberdintasun handiak dituztelako.
Zer pentsatzen dugu
Hezkuntza umeen eskubide bat dela, eta ume guztien oinarrizko baldintza batzuk izan beharko dituztela.
Komentatzeko
Ikasle horiek baloratzen dute daukaten apurra,
eta guk ez dakigu baloratzen. Gu beti kexaka gabiltza.
Zergatik Afrika
Guk ez genuen Afrikako ikastetxerik aukeratu baina
normala iruditzen zaigu, beraien eta gure artean desberdintasun handiak daudelako.
Arazo nabarmenak
Ikusi dugun arazo nabarmena oinarrizko baldintzak ez betetzea da.
Zer egin dezakegu?
Aukera desberdinak
ditugu, batzuk nahiko ezagunak Saharako laguntza bezalakoa, baina badaude beste
batzuk maila txikiago baten baina ere oso garrantzitsuak. Adibidez:
Gure bailaran badago itinerante
bat Chiapasen, bertako lagunei laguntzen: bi behi erosi zieten, eguzki plakak
ipini zituen, josteko makinak eraman die,….. eta guk hango produktuak erosteko
aukera dugu, bai eskola barruan irakasle baten bitartez bai San Miguelen azokan.
Hango arropak, manta mexikarrak, pomadak, propolio txupatxusak,…
Ikastetxe barruan ere, badugu
beste kontaktu bat umeentzako jostailuak, arropak, liburuak eta abar eramaten
dituena bailarako behartsuei.
Ikastetxeko ikaskidei eta irakasleei galdetegi bat pasatu diegu gure ikastetxeko ingurumenari buruz. Galdetegi honen erantzunak aztertzeko elkartu gara agenda 21-eko ordezkariak eta ondorio hauek atera ditugu:
ÞGure ikastetxeko landereei buruzko ezagutza ONA da. ÞBadakigu Eskola Jasangarria izateak ingurumena zaintzen dugula adierazten duela. ÞEz dakigu zer den IRAES21. ÞGehienok ikastetxeko txokoak ezagutzen ditugu. Þ Badakigu ZIG gelakoek landareak zaintzen dituztela, beraien blogean informazio gehiago dugu http://arrasatebhi.net/blogak/ziggelakobloga/ ÞIngurumen tailerreko ikasleen lana ezagutzen dugu. ÞZakarrontziak, batzuk bakarrik erabiltzen ditugu. Eta lanean hasi gara.
Bai ikaskideei, bai irakasleei informazioa azaldu diegu kartela eginez. Eta eraikuntza bietan ipiniz.
Ingurumen tailerreko ikasleak, ingurumena zaiduz aparte, beste ikaskideak konzientziatu nahian gabiltza. Ikastetxeko ingurua garbitu dugu, eta denen aurrean ikastetxeko sarreran ipini dugu jasotako zabor guztia.
Agenda 21-ekoek egindako kartelean ere ikus dezakegu.