lunes, 3 de octubre de 2011

ITZULI MITZULI-RETORNA

Irailaren 28-tik urriaren 8-ra arte Itzuli-Mitzuli/Retorna kanpaina Bilbora helduko da, Estatu Espainiarreko zenbait hiritik ibili eta gero. Kanpaina honekin edarien ontzien birziklajea bermatzeko sistema aldaketa proposatu nahi dugu, gordailu eta itzulketa sistema bat ezarriz, Alemanian eta beste herrialde askotan egiten den bezala. Gure proposamen hau Estatu mailan eta Euskal Herri mailan ere mugimendu ekologista, birziklatzaileen, sindikatuen eta beste gizarte eragileen atxikimendua lortu du.

Irailaren 28-tik urriaren 8-ra arte ontziak jaso eta ordainduko dituen furgoneta bat egongo da Bilboko Arenal aldean arratsaldeko ordu bi t´erdietatik zortzi t´erdietara eta ikastetxeetako ikasle taldeak etortzea nahi genuke, edari ontziak ekarri eta gure kanpainia eta gure proposamenaren aurkezpena egiteko.

Eta goizez ere prest gaude gai honetaz taier bat emateko ikastetxeetan (dohainik).

Gure kanpainiaren nondik norakoak ezagutzeko www.retorna.org

No hay comentarios: