miércoles, 19 de enero de 2011

hondakinak

Gure ikasleek ingurumenaren errespetua sustatzeko jarduera desberdinak egiten dituzte ikatetxean, horietako bat HONDAKINEI buruz da. Ekitaldi hauetan informazioa jaso eta hausnarketa egiten dute gure zabor produkzioaz (egunean persona bakoitzak 1 kg zabor).


INFORMAZIO ESKU-ORRIA



Galdera eta zalantza ugari dago etxean erabiltzen ditugun ontzien inguruan:



1. Zer bota daiteke edukiontzi horira eta zer ez?

2. Zer gertatzen da birziklatutako ontziekin?



Baina, ontziak zakarrontzira botatzen badituzu, ezingo dituzte birziklatu. Legazpiko plantan, ontziak bereiztu ondoren birziklatzera eramaten dituzte, zabortegian bukatu ordez. Oraindik ere asko dago egiteko, Debagoienean, plastikozko, metalezko eta brik ontzien %19k bakarrik bukatzen du edukiontzi horian.



1. ZER BOTA DAITEKE EDUKIONTZI HORIRA ETA ZER EZ?



BOTA DAITEZKE :



Etxean erabiltzen diren plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta brikak:

- Plastikozko botilak (ura, freskagarriak, esnea...)

- Garbitzeko produktuen ontziak (xaboia, xanpua, leungarria, lixiba)

- Janari-ontziak (poliexpanezko erretiluak, terrinak, jogurt-ontziak)

- Plastikozko poltsak (supermerkatuetakoak, patata frijituenak, gozokienak)

- Plastikozko bilgarriak (magdalenak, gailetak)

- Latak (kontserbak, freskagarriak)

- Aluminiozko erretiluak

- Aerosolak (lakak eta antzekoak)

- Metalezko tapoiak eta botiletakoak, poteak...

- Brik ontziak (zukuak, esnea, salda...)



EZ BOTA :



- CD, VHS

- Gomazko eskularruak, jostailuak

- Esekigailuak, oinetakoak eta arropa

- Pixoihalak, baxera

- Etxetresna elektriko txikiak

- Papera eta kartoia

- Beira





GOGOAN IZAN :



- Ongi hustu ontziak usain txarrak saihesteko.

- Tolestuta leku gutxiago behar dute.

- Dendetako plastikozko poltsak zabor-poltsa gisa erabil ditzakezu.

- Edukiontzi horira botatzen dituzun poltsak ez itxi.





2. ZER GERTATZEN DA BIRZIKLATUTAKO ONTZIEKIN?



Plastikozko ontziek, metalezko ontziek eta brikek bizitza luzea dute edukiontzi horira botatzen badituzu. Jakin, adibidez, 40 plastikozko botilekin forru polar bat egin daitekeela. 80 latekin llanta bat eta 6 esne brikekin zapaten kaxa bat.



- PLASTIKOZKO ONTZIAK :

Ur-botilak, freskagarrien botilak, kortxo zurizko erretiluak, poltsak, terrinak... hainbat produktu egiteko erabiltzen dira, horien artean, poltsak, forru polarrak, hiri-altzariak, ontzi berriak...



- METALEZKO ONTZIAK :

Freskagarrien latak, kontserba latak, aluminiozko erretiluak edo aerosolen ontziak, etxeko tresna elektrikoak, ihes-hodiak, bizikletak, lata berriak eta abar sortzeko erabiltzen dira...



- BRIK ONTZIAK :

Zukuen, esnearen, salden brikak... Brikek kartoiaz gain plastikoa eta aluminioa dute. Kartoizko arrautza-ontziak, kutxak, poltsak, kartoizko zakuak egiten dira.

No hay comentarios: