Etiquetas
IRAES 21
(40)
albisteak
(23)
bioaniztasuna
(19)
kontsumoa
(11)
ura
(10)
ekitatea
(8)
elikadura
(7)
uhinak
(7)
natur
(6)
klima aldaketa
(5)
plastikoak
(5)
Eskolako CONFINT
(4)
hondakinak
(4)
publizitatea
(4)
Ingurumen tailerra
(3)
energia
(3)
bizitzek herria
(2)
Nekazal kultura
(1)
martes, 25 de enero de 2011
Ekitatea buruzko bideoa
Ekitate gaiarekin zerikusia duen bideo bat daukazue hemen. Ekonomista eta pake eta justizia soziala lortzeko militantea den Arcadi Oliveres-en hitzaldia (8 minutu). Lotura honetan
miércoles, 19 de enero de 2011
hondakinak
Gure ikasleek ingurumenaren errespetua sustatzeko jarduera desberdinak egiten dituzte ikatetxean, horietako bat HONDAKINEI buruz da. Ekitaldi hauetan informazioa jaso eta hausnarketa egiten dute gure zabor produkzioaz (egunean persona bakoitzak 1 kg zabor).
INFORMAZIO ESKU-ORRIA
Galdera eta zalantza ugari dago etxean erabiltzen ditugun ontzien inguruan:
1. Zer bota daiteke edukiontzi horira eta zer ez?
2. Zer gertatzen da birziklatutako ontziekin?
Baina, ontziak zakarrontzira botatzen badituzu, ezingo dituzte birziklatu. Legazpiko plantan, ontziak bereiztu ondoren birziklatzera eramaten dituzte, zabortegian bukatu ordez. Oraindik ere asko dago egiteko, Debagoienean, plastikozko, metalezko eta brik ontzien %19k bakarrik bukatzen du edukiontzi horian.
1. ZER BOTA DAITEKE EDUKIONTZI HORIRA ETA ZER EZ?
BOTA DAITEZKE :
Etxean erabiltzen diren plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta brikak:
- Plastikozko botilak (ura, freskagarriak, esnea...)
- Garbitzeko produktuen ontziak (xaboia, xanpua, leungarria, lixiba)
- Janari-ontziak (poliexpanezko erretiluak, terrinak, jogurt-ontziak)
- Plastikozko poltsak (supermerkatuetakoak, patata frijituenak, gozokienak)
- Plastikozko bilgarriak (magdalenak, gailetak)
- Latak (kontserbak, freskagarriak)
- Aluminiozko erretiluak
- Aerosolak (lakak eta antzekoak)
- Metalezko tapoiak eta botiletakoak, poteak...
- Brik ontziak (zukuak, esnea, salda...)
EZ BOTA :
- CD, VHS
- Gomazko eskularruak, jostailuak
- Esekigailuak, oinetakoak eta arropa
- Pixoihalak, baxera
- Etxetresna elektriko txikiak
- Papera eta kartoia
- Beira
GOGOAN IZAN :
- Ongi hustu ontziak usain txarrak saihesteko.
- Tolestuta leku gutxiago behar dute.
- Dendetako plastikozko poltsak zabor-poltsa gisa erabil ditzakezu.
- Edukiontzi horira botatzen dituzun poltsak ez itxi.
2. ZER GERTATZEN DA BIRZIKLATUTAKO ONTZIEKIN?
Plastikozko ontziek, metalezko ontziek eta brikek bizitza luzea dute edukiontzi horira botatzen badituzu. Jakin, adibidez, 40 plastikozko botilekin forru polar bat egin daitekeela. 80 latekin llanta bat eta 6 esne brikekin zapaten kaxa bat.
- PLASTIKOZKO ONTZIAK :
Ur-botilak, freskagarrien botilak, kortxo zurizko erretiluak, poltsak, terrinak... hainbat produktu egiteko erabiltzen dira, horien artean, poltsak, forru polarrak, hiri-altzariak, ontzi berriak...
- METALEZKO ONTZIAK :
Freskagarrien latak, kontserba latak, aluminiozko erretiluak edo aerosolen ontziak, etxeko tresna elektrikoak, ihes-hodiak, bizikletak, lata berriak eta abar sortzeko erabiltzen dira...
- BRIK ONTZIAK :
Zukuen, esnearen, salden brikak... Brikek kartoiaz gain plastikoa eta aluminioa dute. Kartoizko arrautza-ontziak, kutxak, poltsak, kartoizko zakuak egiten dira.
BERDE-BERDEA
Proiektu honen helburua da gure ikasleen heziketa eta parte hartzea sustatzea ingurumenaren alde.
Aurten gure ikasleek aukera dituzten erakundeak dira:
(Sendeatzen dituzten animalia bastien aterpen eraberritzea)
Honi buruz informazio gehiago nahi baduzue, klikatu hemen
miércoles, 12 de enero de 2011
lunes, 10 de enero de 2011
EROSI, BOTA, EROSI
TVE2n eman zuten "Comprar, tirar, comprar" dokumentala. Dokumentalaren iraupena 57 minutukoa da. Dokumentala produktu batzuk urte gutxi batzuetan bakarrik erabili ahal izateko nola programatzen dituztenaz jarduten du. Ikutzen du ere produktu horietako asko eta askoren hondakinak Ghana bezalako herrialde pobreetara nola eramaten dituzten.
Bideo hau ikusi ondoren, gure buruari galdetu behar genioke:
- ia bateragarriak al diren planetak baliabide mugatuak edukitzea eta zaharkitzapen programatua? Zer iruditzen zaizue?
- ia ekonomikoki egokia da zaharkitzapen programatua? Zer iruditzen zaizue.
Bideo hau ikusi ondoren, gure buruari galdetu behar genioke:
- ia bateragarriak al diren planetak baliabide mugatuak edukitzea eta zaharkitzapen programatua? Zer iruditzen zaizue?
- ia ekonomikoki egokia da zaharkitzapen programatua? Zer iruditzen zaizue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)