jueves, 18 de diciembre de 2014

3. Lana. Arrasate Institutua

Kaixo

Zertarako hainbeste erosketa? Hobe, ditugun jostailuak besteekin trukatu eta oparitu.

Jostailu truke merkatuan parte hartu dugu. Beharra duten umeei txikitako jostailuak eman dizkiegu. 

Gabonak datoz eta opariak egitea merezi du.

domingo, 30 de noviembre de 2014

viernes, 28 de noviembre de 2014

Lanera bizikletan

Bizikletentzako aparkaleku berriak ditugu.




Ekimena ezagutzeko sartu blogean eta eman zure atxikimendua Sarean“Parte Hartu” atalean dagoen fitxa betez. Eskerrik asko!





MUGIKORTASUNA

Ingurumen tailerreko ikasleak gelaz gela dabiltza aurtengo gaia (mugikortasuna) azaltzen.











Zaborraren kanpaina

Urtero bezala Naiara etorri da Udala eskolatik zaborrari buruz formakuntza ematea 1. DBHko ikasle guztiei.

  • Nola zabor gutxiago sortu.
  • Nola birziklatu.
  • .....




Aurten Herrian 5. kontenedorea ezarriko da, eta ikastetxean Atez-ateko bilketa, eta zaiakuntza berezi bat jasoko dute agenda21-eko ordezkari guztiak.

miércoles, 29 de octubre de 2014

1. lana. Gure ingurumena

Gure ingurua

Aztertu dugu gure ingurua (Arrasate -Aramaio) eta nahiz eta ingune berdea izan nahiko arazo aurkitu ditugu:

  • Kanpazarko harrobia gure inguru berdeak suntsitzen ditu.
  • Industriak arazo handiak sortu ditu ingurumenean, eta honen ondorioz airea kutsatu.
  • Autopistak eta AHTk ere ingurumena suntsitzen dute ere.
  • Jendea mendira joaten da eta sortzen duen zaborra ez du jasotzen.

viernes, 24 de octubre de 2014

INGURUMEN TAILERRA

Ikastetxea txukuntzen hasi gara 


  • NEREA eta ANDER




  • JONATAN eta YAIZA







  • JON eta OIER









  •  DAVID eta IMANE  








 









  • MIKEL eta HASNAT



IRAES21

Aurtengo taldea


Danel Mangana, Imane Addou, Oier Garitano, Maider Gardoki eta Carla Horrillo

Gure lizarra sendotzen doa eta gure taldea ere. Oporrak pasatu ondoren berriro lanean hasi gara.


Xabi joan zaigu, eta taldean partaide berriak sartu dira taldean: 
  • Imane Addou
  • Oier Garitano

Biok ingurumen tailerra hartu dugu aukerako bezala, eta iadanik hasi gara lanean.

Erreka garbitzen



Ibaiaren garbiketa egin zen  urriaren 18an






Orbitak ikasten

Gure eguzki sisteman planeten egidura simulatu nahian, barneko planeten orbitak  gelako zoruan irudikatu ditugu.




Horrez aparte gela apaindu dugu ere.








lunes, 6 de octubre de 2014

lunes, 15 de septiembre de 2014

MUGIKORTASUNA

Aurten landuko ddugun gaia mugikortasuna da, eta jadanik hasi gara lanean.

Mugikortasunaren astean sartzen ari gara,



martes, 3 de junio de 2014

Udaletxeko plenoa


Udaletxeko pleno berezian

Ikasleek aurkeztu dituzte bioaniztasunaren aldeko proposamenak eta konpromisoak Arizmendi Ikastolako, Arrasate Herri Eskolako eta Arrasate Institutuko neska-mutilek bioaniztasuna aztertu dute ikasturte honetan. Azterketa horren ondorioak eta proposamenak Udalari aurkeztu dizkiote gaur arratsaldean. Gainera, konpromisoak hartu dituzte. Alkateak zenbait proposameni erantzuna eman die, eta konprometitu da Udalak bioaniztasunaren alde lan egiten jarraituko duela.

Gure ikastetxetik joan diren ikasleak izan dira: Gorka Gastañaga, Alex Fernandez  eta Danel Mangana, Azken bi hauek IRAES21eko partaideak dira.




martes, 20 de mayo de 2014

Ikasle berriak???




3Cko ikasleek egindako argazkia

jueves, 8 de mayo de 2014

Gure Lizarra


Confint


Confint

IV EUSKAL CONFINT
IRAES 21 Ikasleak sareko ordezkariek, Busturiako Madariaga Dorretxean ospatutako IV Euskal Confint-ean, zera adierazi nahi dugu:
Orain arte egindakoa, gehiengo batek, baiezkotzat jotzen du, jendea gero eta mentalizatuago dago, hobetzen goaz, birziklapenak ondo daude, pausu txikiak ematen ari dira eta lan hau ondo doa, baina…
… ondo egiten jarraitu behar dugu,
… gehiago egin daiteke,
… jendea gutxi inplikatzen da,
… ideia berriak ematen jarraitu behar dugu.
Hala ere, batzuk erdizkako balorazioa egiten dute, beti zerbait hobetzeko baitago…
… hondakinen sailkapena jende askok ez du errespetatzen,
… ingurumenarekin lotutako proiektuetan ez dago behar adina pertsona, irakasle eta ikasle,
… istilu asko sortzen dira batzutan.
Aurrera begira
… egindako lana zabaldu behar dugu, konpromisoak kontatu;
… gure ahotsa altxatu behar dugu: alkateari gutunak bidaltzen, manifestazioak egiten, kartelak ipintzen eta industria kutsakorrak denuntziatuz;
… gu geu kontsekuenteak izan behar gara eta ingurukoei gure ideiak zabaldu;
… ikaskide txikiei jokoak, antzerkiak, tailerrak egin haiek informatzeko eta ereduak izateko;
… Eskolako Agenda 21eko kideak elkartu behar gara, elkarlana garrantzitsua da eta
… geuk IRAES 21 proiektua zabaldu behar dugu;
… udaletxearekin elkarlanean jarraitu behar dugu, bide gorri gehiago eskatu eta aparkalekuak ere, ingurumenari buruzko informazio zabaltzeko eskatu;
… gobernuei eskatu behar diegu ingurumen kanpainak egiteko, ikastetxeetan jantoki ekologikoak jartzeko, garraio publikoa bultzatzeko;
… gizarteari egin zezaketen gauzak eskatu, hondakin gutxiago sortzeko, gutxiago kutsatzeko eta berrerabilpena sustatzeko, bertoko basoak sustatzeko; garraio publikoa erabiltzeko, materialak berrerabiltzeko, energia garbiak erabiltzeko, bakoitzak landare bat landatzeko animatu.
… eta guk gazteok ahotsa altxatu behar dugu zeren eta
Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?

Madariaga Dorretxean, 2013ko martxoaren 14an,
IRAES 21 ikasleak

martes, 1 de abril de 2014

2012-13 urteko jarraipena alkatearekin

Gaur Kulturate-ra joan gara eta solasaldian egon gara alkatearekin. Joan den kurtsoan plenoan egin genion eskakizunei buruz mintzatu da.


Aurkezpena eta gero, komentatu diogu gure ikastetxe inguruko basoak oso zikin ikusi ditugula, eta gogoratu diogu nola udaletxea konprometitu zela udaleko basoak garbi edukitzea. Garbituko dutela esan digu, baina mesedez horrelako zerbait ikusten dugunean argazki bat egin eta zuzenean udaletxera bidaltzeko. 
TAOri buruz ere hitzegiten egon gara, pixkanaka Arrasateko erdi gunera hurbiltzen joan nahi dute TAO guneak, baina hasierako ordu eta erdia dohainekoak izango da eta gero 0,1€/ordu ordaindu beharko da.


Bronka txiki bat ere jaso dugu, ez ginelako joan erreka garbitzera, ia hurrengo batean joaten garen, egia esan oso eguraldi txarra egin zuen, eta etxean geratu ginen, baina ez da berriro gertatuko. 

Eta azkenean ume txikiak autografo eske joan dira berarengana, celebrity-engana bezala.