miércoles, 26 de mayo de 2010

miércoles, 12 de mayo de 2010

Arrasateko baliabideak ezagutzen

Arrasaten badaude hainbat talde, erakunde, elkarte,... ekitate gabeziaren aurrean lanean ari direnak. Horiek ezagutzea eta zer egiten duten jakitea proposatzen dizuegu. Talde txikietan banatu ahal zarete eta talde bakoitzak elkarte edo erakunde bati buruzko informazioa jasotzeko ardura har dezake. Laguntza modura galdetegi hauek erabili ahal dituzue.
 MUNDUKIDE FUNDAZIOA :

http://www.mundukide.org/index.php?option=com_frontpage&Itemid=27&lang=es_ES


Nortzuk osatzen duzue Mundukide Fundazioa?
Patronatuak batzorde eskuordean delegatzen du Gestio Plan eta proiektu eta plantilaren bi-hileroko jarraipenaren ardura; Batzorde Eskuorde hau patronatuko 3 kidek, langileen ordezkari 1ek eta boluntarioen ordezkari 1ek osatzen dute.

Mikel Uribeetxebarria, Patronatuko Lehendakaria
Patxi Ormazabal, Patronatuko Idazkaria
Jabier Etxaniz, Patronatuko bokala
Enara R. de Egino, langileen ordezkaria
Jose Mari Ortubay, boluntarioen ordezkaria

Zein da Mundukide Fundazioaren helburua
Hirugarren munduan enpresa proiektuak garatzea.


Zein talderekin egiten duzue lan? Nolako ekintzak daramatzazue aurrera? Non?
HARREMAN (Arrasate), HIRUATX (Aretxabaleta), MUNDUZABAL (Markina), ATXORROTX (Eskoriatza), BANOIA (Oñati), ANELKAR (Antzuela) eta FISC (Bergara)eko lagunei.

 CARITAS :


Nortzuk osatzen duzue Caritas?
Eliza kristauak bultzatutako bolondres talde batek


Zein da Caritasen helburua?Kristautasunaren moralari jarraituz pobreei laguntzea, errugabe eta zapalduen alde egitea. Carritasen erronka nagusiak dira:
  1. Caritas berritu eta sortzaile bat egitea
  2. Indarrak elkartzea
  3. Behartsua eta sufritzen duena kristau elkartearen erdigunean jartzea
  4. Konpromiso unibertsala
  5. Bakeraren alde lan egitea
Zein talderekin egiten duzue lan? Nolako ekintzak daramatzazue aurrera? Non?
  1. Mundu arteko elkartasuna
  2. Nagusiak
  3. Lana/langabetuak
  4. Kanpotarrei harrera
  5. Etxegabeko pertsonak
Zein laguntza jasotzen duzue?
2010 urtean 15.100.000 € (Caritas orokorrean)


Arrasateko herritarrek zertan lagun dezakete?
  1. Bazkide eginez (diru kopuru bat/hilero-hiru hilabetero-urtero…)
  2. Laguntza puntual (diru kopuru bat momentu puntual batean)
  3. Borontategiletza (borondres lan egiten)

 GENERO BERDINTASUNA, EMAKUME TXOKOA:

http://www.arrasate-mondragon.org/Udala/ZerbitzuenGida/Emakumea/Txokoa

Aurkeztuko diguzu Emakume Txokoa? Antolaketa, ordutegia, langileak,…
Ordutegia: Astelehenetik eguenera 15:30-19:30 eta eguabakoitzean 10:00-14:00
Langileak: emakumeak

Zein da Emakume Txokoaren helburua?Ikastoaroak ematea
Zein talderekin egiten duzue lan? Nolako ekintzak daramatzazue aurrera?
  1. Ipuin kontaketa
  2. Gorputzaren mugimendu kontzientzia landu
  3. Emakumeak eta parte hartzea politikan
  4. Bizikleta konponketa
  5. Irrintzi tailerra

 ELKARHEZITZEN TALDEA :

ELKARHEZITZEN

Dr. Bañez 1, behea. Arrasate.

943 77 17 38 edo 688 61 89 98

elkarhezi@telefonica.net

Nortzuk osatzen duzue ELKARHEZITZEN taldea?Debagoineko 5 ONG:
  1. ISF (Mugarik gabeko ingenieritza)
  2. AMS (actib@s por un mundo)
  3. HARREMAN (hirugarren mundu taldea)
  4. SERSO
  5. HIRUATX
Zein da ELKARHEZITZENen helburua?
Gizarte bendintzuagoa eta ekitateagoa bultzatzea Ipar eta Hego Herrien artean


Zein talderekin egiten duzue lan? Nolako ekintzak daramatzazue aurrera? Non?
Heziketan dihardute eta horretarako bi arlo desberdin jorratzen dute


  1. Heziketa formala: La Merced, Luis Eceiza Herri Eskola, Arizmendi, Lanbide Hastapena eta Mondragon Unibertsitatea
  2. Heziketa informala: materiala didaktiko prestatu, jardunaldiak, erakusketak,…
Zein laguntza jasotzen duzue?
Erakunde publikoetatik. Proiektuak prestatzen ditugu eta deialdietan parte hartzen dugu.

• Euskal Gobernuan, bi urtetik behin aurkeztuen dugu proiektua, eta onartzen gaituzte

• Udaletxetan, urtero aurkeztu behar dugu proiektuak. Lan egiten dugu Arrasaten (2002 tik), Eskoriatzan eta Oñatin.


Zer sumatzen duzue faltan? Nolako arazoak izaten dituzue?
• Finantziazio aldetik urtero eskatu beharra, honek estabilitate falta dakarkigu. 2008 urtean azaroa arte ez genekigun laguntzarik edukiko genuen ala ez, subentzioen menpe bizi gara.

• Hobetu landu behar boluntariotasuna, jende gutxi hurbiltzen zaigu.

• Denbora falta, jendeak lanetik irteterakoan bakarrik hartu dezake parte.

• Formazio falta, formazio hobetzen denean emaitzak hobetzen dira.
Arrasateko herritarrek zertan lagun dezakete?
  1. Boluntario moduan
  2. Kaleekintzetan, antolatzen eta harte hartzen
  3. Hitzaldietan: antolatzen eta parte hartzen
  4. Beste lan batzuetan: kontabilitatea eraman, eguneroko lanean norberaren habilitateen arabera: pintura,…

    Telefonoan erantzun duena: MAITANE

 GUREAK TALDEA :

http://www.grupogureak.com/

Aurkeztuko diguzu GUREAK taldea?

1975ean ekin genion gure ibilbideari, ATZEGIren ekimen bati esker. Hiru hamarkada dira bide berriak zabaltzen ditugula, metodo berriak irudikatuz, ekimen berriak bultzatuz, enpresa eta instituzioei gure ilusioa transmitituz eta egunero-egunero lan eginez enpresa-eredu dinamikoa, ekonomikoki iraunkorra eta frogatu dugun bezala, eraginkorra, lortu dugun arte.

Zein da GUREAKen helburua?
Ordutik hona, gure helburu nagusia lanbideratzearen bitartez adimen-urritasuna duten pertsonen erabateko integrazio soziala lortzea izan da.

Zein talderekin egiten duzue lan? Nolako ekintzak daramatzazue aurrera? Non?
GUREAK TALDEAren barnean adimen-urritasuna duten pertsonak, urritasun fisikoa edota zentzumen-urritasuna dutenak, gaixo mentalak eta minusbaliotasunik gabeko pertsonek egiten dute lan.

GUREAK TALDEAK, sektore industrialean eta zerbitzuzkoan eskaintzen duen lanaz gain, aholkularitza eta laguntza ere eskaintzen die enpresei minusbaliotasuna duten pertsonak eurekin lan egin dezaten.

Batez ere Gipuzkoan baina bertatik kanpo ere( Gasteiz, Zaragoza…).


Beste erakunde batzuek dira:

 ARRASATEKO UDALEKO GIZARTE ZERBITZUAK:

 NUBI ELKARTEA :

• Sahara herriei laguntzea: udan umeak ekarri, elikagaiak eta abar bidali,...