martes, 9 de junio de 2009

lunes, 11 de mayo de 2009

GOIENARA

Ostiralean, hilaren 8an, Agenda21-eko ordezkariak Goienako Otalorako egoitzan izan ziren bisitan, GOITBn, Arrasate Irratian, Goiena.net webgunean eta Goienkarian nola lan egiten duten ikusi zuten. Bi taldeta joan ginen, 12-14 urte bitarteko gaztetxoak joan ziren lehenengo eta ondoren, 15-16 urtetakoen txanda izan zen. Kazetaria izango zela ere kontatu zuen ikasleren batek.

martes, 28 de abril de 2009

aurtengo emaitzak


Pegatina lehiaketako irabazleak

1. Saria (Maider Aldai - 2 DBH)


2. Saria (David Martinez - 1 DBH)

Hondakinak murriztera goaz


martes, 3 de marzo de 2009

Zaborraren kanpaina

Ingurugiroko eskolatik etorri dira 2. DBHko ikasleekin zaborraren kudeaketa egokia lantzera.

Landu diren arloak dira:

1. Zaramaren sailkapena debagoienako mankomunitatean
2007ko guztiko bilketa izan zen 29582 tm zabor 61634 biztanle artean
%60.8 a material organikoa izan zen eta %11a papera eta kartoia
2.Zer egiten dugu kontenedoretan dagoen zaborrarekin?
materia organikoa: konposta eta gas bihurtu; zabortegietara bota eta eraustegietara eraman
papera eta kartoia: papera berregin, zabortegietara bota eta erraustegietara eraman
beira: beira berregin, zabortegietara bota eta erraustegietara eraman
......
3. Garbitasuna guztion esku dago.
LEINTZ-GATZAGA: 250 biztanle eta 3 zabor hondakindegi
ESKORIATZA: 3958 biztanle eta 40 zabor hondakindegi
ARETXABALETA: 6559 biztanle eta 66 zabor hondakindegi
ARRASATE: 22116 biztanle eta 222 zabor hondakindegi
4. Kontenedoreak biltzeko behar den denbora
zabor-kontenedorea: 3 minutu
beira-kontenedorea: 5 minutu
papera- kontenedorea: 4 minutu
ontzia-kontenedorea: 4 minutu
5. Zaborren ibilbidea

viernes, 20 de febrero de 2009

HERRITARREN IRITZIA JASOTZEN - ONDORIOAK ETA KONPROMISOAK

Kalean egindako inkestak analizatu ondoren, ondorio hauetara heldu gara:

Herritar gehienek esan digute etxeko postontzian publizitate asko jasotzen dutela. Gehienek, ez dute gustuko etxean publizitatea jasotzea baina ez digute arrazoirik eman

Postontzietako publizitateak urtero Debagoienean 250.000 kilotik gora paper hondakin sortzen ditu (Hondakinei buruzko txostena 2007. Debagoieneko mankomunitatea). Kalitate arrunta duen tona 1 paper egiteko, batez beste 12 zuhaitz, 250.000 litro ur eta 4.750 Kw/ordu energia behar da.

Aipatutako datua kontuan hartuta, uste dugu postontzian jasotako publizitatearen ondorioz, paper asko alferrik galtzen dela eta horren aurrean hauxe proposatuko genuke:
apalak edo buzoiak atalean ipintzea eta norberak nahi badu hartu.
korreo elektronikoz bidali


Gure aldetik, konpromiso hauek hartzeko prest gaude:ez duguna nahi birziklatzera bota.

Herritar gehienek esan digute etxera iritsitako publizitateari ez diotela kasurik egiten, eta euren ustez, publizitate horren eraginez, ez dutela gehiago erosten.

Hainbat dendatan egoten diren eskaintzei buruz, hauxe esan digute gehienek: aukera onak direla eta aprobetxatzen dituztela.
Zenbait produktu ezagun eta horien eslogana lotzeko eskatu diegu herritarrei eta konturatu gara askok asmatu dutela bakarren bat. Gehien asmatu dutena hauxe izan da: coca-cola, moviestar, ... eta uste dugu produktu horrek egiten duen publizitateagatik gertatu dela hori.

Publizitaterik ez daukan produktuarekin gehienak fidatzen dira eta arrazoi hauek aipatu dituzte:
Gehienen iritziz, Arrasaten kalean publizitate asko dago eta publizitate asko dagoen lekuren bat aipatzeko eskatu diegunean, hauek izan dira lekurik aipatuenak: Autobus geltokietan (3); Gelma (2); Vodafone (2);kiroldegian; Eroski; Portaloian; edozein lekutan (2)
Herritar askok esan digute, euren ustez, publizitateak kalea zatartzen duela. Hori konpontzeko hurrengo proposamena egingo genioke Arrasateko udalari:
§ kortxoak edo panelak ipini kaleetan
§ panel digitalak kaleetan
§ truketako azoka digitala “publizitatu”

Gure aldetik, konpromiso hauek hartzeko prest gaude: ez ipini kartelik hormetan

Orohar, uste dugu publizitateak eragina daukala herritarrengan eta guregan eta publizitateak aldatu egin dezakeela guztion kontsumitzeko modua.

Beti publizitateak esaten duenari kasu egiten badiogu, behar duguna baino gehiago kontsumituko dugula uste dugu eta, horrek, hainbat arazo sortu ahal dituela iruditzen zaigu, besteak beste, zabor gehiegi sortu, alferriko gauzak erosi.

Horren aurrean, Arrasateko udalari hurrengo proposamenak luzatuko genizkioke:
§ ordenantza bat egin publizitari buruz
§ panalek ipini, bai egurrezkoak bai digitalak
§ buzoiak edo apalak atarietan ipintzea bultzatu

Era berean, hurrengo konpromisoak hartzeko prest gaude: publizitateari kasurik ez egitea.