sábado, 30 de noviembre de 2019

Sensibilizazioa



Ingurumen taldea egun hauetan gelaz gela ibili da sensibilizazio kanpaina egiten 

Goiko eraikinean 


Beheko eraikinean 


jueves, 14 de noviembre de 2019

martes, 12 de noviembre de 2019

domingo, 3 de noviembre de 2019

jueves, 31 de octubre de 2019

Plastikoen kalkulagailua

Plastikoen kalkulagailua

Urtero 8 milio tonelada plastiko heltzen dira gure itsasoetara. 

Inoiz pentsatu ahal duzu zenbat plastiko erabiltzen duzun??

Zure plastikoen aztarna zenbatekoa den kalkulatu dezakezu.






Gehien kutsatzen guten enpresak (EITBik hartuta)

Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak

AGENTZIA | ERREDAKZIOA
42 herrialdetako kostak garbitu dituen 'Break Free From Plastic' mugimenduak egindako ikerketa baten arabera, bildutako plastikoen % 65 baino gehiago multinazional handien produktuenak dira. 
  • Itsasoan bildutako plastikozko botilak
    Itsasoan bildutako plastikozko botilak.
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle dira itsasoak erabilera bakarreko plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak, "Break Free From Plastic" (Plastikotik Askatu) mundu mailako mugimenduak gaur Manila hirian aurkeztutako ikerketa baten arabera. Aipaturiko mugimenduak 42 herrialdetako kostaldeak garbitu ditu.
Irailaren 9tik 15era bitartean, mundu osoko 10.000 boluntariok 239 ekintza burutu zituzten 42 herrialdetako kostalde eta ingurune naturalak garbitzeko Filipinetan, Thailandian, Vietnamen, Indian, Indonesian, Australian, Txilen, Ekuadorren, Brasilen, Mexikon, Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan, Marokon eta Espainian, besteak beste.
Guztira, plastikozko 187.000 pieza bildu zituzten, eta erdiak baino gehiago (% 65tik gora) multinazional handien bilgarriak ziren. Coca-Cola, Pepsi eta Nestle zeuden zerrenda horren buruan.
Halaber, itsasoak gehien kutsatzen dituzten enpresen zerrendan daude beste hauek ere ageri dira: Danone, Mondelez, Procter & Gamble, Unilever, Perfetti van Melle, Mars Incorporated eta Colgate-Palmolive. Elikadurako, garbitasuneko eta etxeko produktuak saltzen dituzte guztiek.
Bildutako 100.000 plastiko inguru birziklatzea oso zaila edo ezinezkoa den materialez eginda zeuden: poliestirenoa, PVCa, PET (polietilen tereftalatoa) edo erabilera bakarreko plastikozko filmak.

lunes, 6 de mayo de 2019

viernes, 26 de abril de 2019

MonDRAGON garbitzen

San Juan de Gaztelugatxen Greenpeaceko ekintza ikusi ondoren gure ikastetxeko Zeregin Ikasketetako Gelako ikasleak eta Iraes21 ikasleak elkarlanean Ingurumenaren aldeko bideo bat egiten hasi gara. “De Mondragón a Rocadragón” Hori dela eta gure dragoia plastikoz garbitu dugu eta  eskultura txiki bat egin dugu.









viernes, 22 de marzo de 2019

Fridays For Future















Ostiralean greba aktiboa egin genuen ingurumenaren alde.
40 bat ikasle bildu ginen eta ikastetxea eta inguruak garbitu ditugu. Taldeeetan banatu ginen eta eremu desberdinetako zaborra jaso genuen. Ordu bete zaborra biltzen egon ostean, kuantifikatu egin genuen. 21 posta zabor jaso genituen.
Zoriz poltsa bat hartu eta barruan zegoena aztertu. Hondakinak klasifikatu eta kontatu ostean, mural batetan datuak jaso genituen..

 Oso ondo ibili ginen.


Goiena egunkarian informazio gehiago duzue

sábado, 2 de febrero de 2019

domingo, 20 de enero de 2019

AG21 BERTSOAK



5. minututik aurrera

jueves, 20 de diciembre de 2018

Bertsoa

3. lana (iraes 21)

2. lana (iraes 21)

lunes, 17 de diciembre de 2018

lunes, 26 de noviembre de 2018

miércoles, 7 de noviembre de 2018

Sensibilizazioa 2018-19

Alcaraz




Gu Arrasate Institututik gatoz, Garazi Urrutia eta Haize Oses. Alcarazko egonaldian, tailer desberdin askotan hartu genuen parte, guztietan ingurumenaren inguruan lanean aritu gara.




Tailer desberdin horien artean, mobil eta arkitektura taileerak egokitu zitzaizkigun.
Nik, Haizeak, mobilen inguruan lan egin nuen; mobil bat lortzeko erabiltzen ditugun materialak eta munduko hainbat umeek egin behar duten esfortzua landuz. 


Nik berriz, Garazik, arkitekturaren inguruan lan egin nuen; lehengo eta oraingo etxeak aztertu eta horren inguruan ondorioak ateratzen aritu ginen.

Orain ikastetxera iritsi eta lanean jarraituko dugu. Gure ikstetxeko ildo bat izango da mobilekin lotuta: koltana. Angelman gaixotasunerako bakuna bat atera dezaten mobilak jasoko ditugu.

miércoles, 31 de octubre de 2018

Angelman Sindromea







Apurka apurka telefono kopurua gehitzen goaz. Telefono hauengatik telefonia konpaniek ematen duten dirua  Angelman Sindrome gaizotasuna ikertzeko erabiltzen da. Bakuna bat atera nahian dabiltzate.

Animatu eta behar ez dituzun telefono zaharrak ekarri ikastetxera.